Arratzaingo asteburuko partidak Usurbilgo futbol zelaian jokatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Azken egunetako euriteen ondorioz, Arratzaingo futbol zelaia ez dago egoera onenean eta asteburuko partidak Usurbilgo Harane futbol zelaian jokatuko dituzte jubenil nahiz infantil mailako taldeek. Hauexek datorren astebururako iragarritako partidak:

-Jubenilak: Martxoak 8, larunbata. 19:30etan Usurbilgo Harane futbol zelaian, Zestoako taldearen aurka.

-Kadeteak: Martxoak 8, larunbata. 11:00tan Irungo futbol zelaian, Mariñoren aurka.

-Ohorezko infantilak: Martxoak 9, igandea. 14:00etan Usurbilgo Harane futbol zelaian, Eibar taldearen aurka.

-Infantilak: Martxoak 9, igandea. 15:30etan Usurbilgo Harane futbol zelaian, Añorgako taldearen aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!