Aizkardiren 46. Ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 6a, 12:28

Urtero legez, martxoko azken asteburuan ibilaldi neurtua antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Ohi denez, bi ibilbiderekin: luzea eta motza. Martxoaren 30ean, igandearekin, goizeko 07:00etan eta 08:00etan abiatuko dira mendizaleak, hurrenez hurren. Izen-ematea zabalik da, www.aizkardi.com gunean. Aizkardiko kideek ibilaldiaren inguruan aipatu duten leloa: "Mendi lasterketa ez denez, ibil zaitez oinez!":

Ibilaldi luzea

Luzera: 43 km.

Desnibela: 2400 m.

Iraupena: 10 ordu (ggb)

Irteera ordua: 07:00etan, Malkar plazatik. Adi! Ordu aldaketa.

Ibilbidea: Villabona-Otieta (Leitzaran)-Lapurtxulo-Onddo (780m)-Azketa (832m)-Leuneta (880m)-Abadekurutz (984m)-Mandoegi (1.045m)-Kondizatzeko lepoa-Leitzaran-Gorosmendi-Mugaga-Urdelar (858m)-Belabieta-Komizar-Villabona.

 

Ibilaldi motza

Luzera: 24 km.

Desnibela: 1200 m.

Iraupena: 6 ordu (ggb)

Irteera ordua: 08:00etan Malkar plazatik. Adi! Ordu aldaleta.

Ibilbidea: Villabona-Otieta (Leitzaran)-Lapurtxulo-Astabizkar (575m)-Amasola (Leitzaran)-Praxku-Kanal Handia-Oinddolar (436m)-Lastur-Villabona.

 

Izen-ematea: Martxoaren 28a arte. www.aizkardi.com gunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!