Sute txikia atzo Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 6a, 11:21

Atzo gauean, Villabonako Udala sutan zegoen ustea zabaldu zen herritarren artean. Uste hori indartu egin zen Errebote plazara suhiltzaileak gerturatu zirela jakin zenean. Udaletxeak, ordea, ez zuen surik hartu. Inguruko etxe batean erre usaina eta kea sortu zen, baina ezer larririk ez.

Udaleko kideak ere harrituta geratu ziren, Udal taldea udaletxean bilduta baitzegoen, zalapartaren erdigunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!