Martxoaren 11n, goizeko 09:00eta zabalduko da bertso-udalekuetan izena emateko epea. Martxoaren 27ra arte lehentasuna izango dute bertso-eskoletako kideek zein gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek.
Uztailan eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan. Bertso-udalekuen helburuak bertsozaletasuna sustatzea, aisialdian euskaraz gozatzea eta Euskal Herriko haur zein gazte bertsozaleen artean lagun sareak sortzea da.
Izena-emateko: www.bertsozale.com