Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko osatu dute Elikagai Bankuko bolondresen zerrenda. Herrian beharrean daudenei erantzun egokia eman nahian sortu da Elikagai Bankua. Lau hilabetez behin, janari sorta handiak banatuko dituzte premian dauden familien artean. Janari sorta horiek antolatzeko, bolondresen laguntza beharrezkoa zen. Jende askok erantzun dio deialdiari eta dagoeneko, zerrenda osatuta dago.
Larunbatean egingo dute lehendabiziko sorten antolaketa. "Oso pozik gaude erantzunarekin. Zerrendak jada osatu ditugu. 30 zizurkildar animatu da larunbatean janari sortak osatzera", aipatu digu Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak. "Larunbatekao lehen aldia da, aurten bertan beste bi alditan beharko da laguntza hori beraz izena emateko gogoz geratu denaren laguntza eskertuko dugu hurrengo aldietan", nabarmendu du Lizarragak.