Atzapar pilota eskolaren aldeko jaialdia egingo da martxoaren 14an, 21:30etan hasita, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Norgehiagoka politak iragarri dituzte: Labaka-Erasun/Arteaga-Iruretagoiena. Mikel Goñi-Telletxea/Sebastian Gonzalez-Urruzola. Sarrerak salgai izango dira leihatilan bertan edota aurrez, Asteasuko Kabelan eta Patxinen eta Zizurkilgo Egarrin eta Iriarten. Helduen txartela 10 euro, gazteena (12-16) 3 euro. Haurrak, doan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!