Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 5a, 13:06

Asteasuko emakume taldeak hainbat ekintza antolatu du, Udalarekin batera, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira:

 

-Martxoak 5, asteazkena: ‘Busco novio formal que marido ya tuve’ bakarrizketa, 19:00etan udaletxeko ikus-entzuneko gelan.

-Martxoak 7, ostirala: ‘Cosas que importan’ filma, 19:00etan udaletxeko ikus-entzuneko gelan. Ondoren solasaldia.

-Martxoak 8, larunbata: Ibilaldi osasungarria, goizeko 10:00etan kiroldegitik abiatuko dira Bidegorri eta Matxintxulotik barrena. Ondoren, parte hartzaileentzat pintxoak. Trikipoteoa 12:30etatik 14:30etara. Udalarekin batera antolatuta, bazkaria 14:30etan pilotalekuan. Bazkalostean, disko festa-karaokea Son&DJs’en eskutik, 17:30etatik 21:00etara.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!