Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 5a, 12:57

Martxoaren 7tik 12ra ekintza sorta zabala antolatu du Andoaingo Udalak emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira: erakusketa, antzerkia, kalejira eta omenaldia, zinema nahiz hitzaldia. Egitarau zabala, nahi duen ororen eskura:

Martxoak 7, ostirala

-‘20 emakume, 20 artelan, 20 ideia’ Andoaingo emakume artisten erakusketaren irekiera, 19:00etan Basteroko erakusgelan. Erakusketa apirilaren 26ra arte zabalik.

-Kartel irabazlearen egileari sari-ematea.

-Programa orokorraren aurkezpena.

-‘La casa de Bernarda Alba’ antzezlana. 21:30etan Basteroko auditorioan. Sarrera: 12 euro.

Martxoak 8, larunbata

Aurreko urteetan bezala, martxoaren 8an festa giroko kalejira egingo da urte luzetan emakumeek isilpean egin duten lana herriaren aurrean bistaratzeko. 12:00etan, Basteroko plazan hasiko da ekitaldia.

Martxoak 11, asteartea

‘What bo bring to America’ laburmetraia eta ‘¿Y ahora adónde vamos?’ luzemetraien proiekzioa. 18:30etan Basteroko auditorioan. Sarrera: doan.

Martxoak 12, asteazkena

Bakean eta justizian gizartea eraikitzea helburu, ‘Colombianas en pie’ hitzaldia, Afromupaz elkartearen eskutik. Ander Izagirre kazetaria bertan izango da eta Arantxi Padilla EITBko kazetariak zuzenean hartuko du parte Kolonbiatik. 19:00etan Basteroko ekitaldi aretoan. Sarrera: doan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!