Zizurkilgo Udalak laster jarriko du martxan Elikagai Bankua. Lau hilabetez behin, beharrean dauden familiei janari sorta handiak banatuko zaizkie. Gaur egun, beharrean diren herriko 72 familik eman dute izena elikagai horiek hartzeko. Antolaketa lanak egiteko, bolondresen beharra azpimarratu dute Udaleko kideek. Sortak egiteko eguna martxoaren 8 larunbata izango da, goizez. Elikagai bankuan lagundu nahi duen orok Aiztondo Gizarte Aerbitzuetara deitu behar du 943 693 930 zenbakira edo aiztondo@udal.gipuzkoa.net helbidera idatzi.