Pausoz pauso kalejira eta jaialdia, larunbat eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 5a, 12:44

Aurreko urteetan bezala, martxoaren 8an festa giroko kalejira egingo da urte luzetan emakumeek itzalpean egindako lana herritarren aurrean bistaratzeko. Basteroko plazan hasiko da ekitaldia, eguerdiko 12:00etan. Andoaindarrek proposatutakoen artean aukeratu diren zortzi emakume omenduko dira. Emakume horiek lekukoa pasako diote elkarri, eskuz esku, kiroldegitik abiatu eta Kale Nagusian gora, hirigunean barrena, Goikoplazara iritsi arte. Festa giroan egingo zaie bertan omenaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!