23 urtez azpiko eta Elite mailako txirrindulariek hartuko dute parte. Goizeko 10:00etan aterako dira Villabonatik, eta 140 kilometroko bidea egin ondoren, Adunan helmugaratuko dira.
Aiztondo Klasika Batzordeak izaten du lasterketa antolatzeko ardura. Eskualdeko lau herritako elkarteetako kideek parte hartzen dute batzorde horretan; Asteasuko Aitz-Ondo, Zizurkilgo Urkamendi, Adunako Txulobi eta Amasa-Villabonako Irrintzi. Urtero, txandatu egiten dituzte irteera eta helmuga puntuak lau herrion artean.
Espainiako koparen baitakoa da Aiztondoko lasterketa, eta urtero, maila bikaineko txirrindularien jardunaz gozatzeko aukera eskaintzen du. 2003an ekin zioten Aiztondoko Klasika antolatzeari eta aurreko edizioetan garaipena lortu izan duten txirrindulari gehienek profesionaletara pausoa emana dute dagoeneko. Aurten ere, ikusmira polita eskainiko du klasikak, zaletu guztien gozagarri.