Zuhaitzaren Eguna Andoainen, ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 4a, 14:00

Hamargarren urtez jarraian Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek Zuhaitzaren Eguna ospatuko dute. Urte hauetan guztietan, Idiazabal eta Otieta alden zuhaitzak landatu dituzte. Aurten 150 zuhaitz landatuko dituzte eta maiatzean errefortzu saioa egingo dute zuhaitzak identifikatu, izendatu eta etiketak ipintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!