Belabi kaleko aparkalekuaren zati bat “Il Circo Italiano” izeneko zirkoa bertan jartzeko baliatzen ari dira aste honetan. Astearte goizean hasi ziren muntaiarekin eta datorren aste hasierara arte aparkalekuak ez du bere ohiko itxura hartuko.
Zirkoak hiru egunez saioak eskainiko ditu, hurrenez hurren ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan, larunbatean 17:00etan eta 19:30etan eta igandean 12:00etan eta 18:00tan.
Hogei ta sei artista igoko dira taula gainera, tartean, pailazoak, kontortsionistak, laser gizona, magia gizonak, malabareak edota trapezistak.