Asteasuko eskolako kideek Sanferminak irudikatu zituzten joan zen ostiral arratsaldean herriko pilotalekuan. Zezenak, korrikalariak, buruhandiak, udaltzainak, anbulantzietako langileak, agintariak... Festa ederra osatzeko osagai guztiak zituzten bertan. Baita txaranga nahiz dultzaineroen musika ere. Kalejirekin batera, Larrain dantza ere eskaini zuten ikasle, irakasle nahiz hainbat gurasok. Giro bikaina.