Ostiral Mehe alaia, Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 3a, 15:02

Joan zen ostiral arratsaldean jaialdi ederra antolatu zuten Adunako eskolako kideek pilotalekuan. Haur, gaztetxo, irakasle nahiz hainbat guraso euskal mitologiako pertsonaia ezberdinez mozorrotuta, dantza eta festa izan zen nagusi Ostiral Mehe arratsaldean. Lamiak, galtzagorriak, sorginak, basozainak..., aukera koloretsu bezain zabala.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!