Egur loteen zozketa egingo dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 3a, 14:17

Haizeteen ondorioz eroritako egurra herritarren artean banatzeko ekimena martxan da Adunan. Herritar askok eman zuen izena eta horregatik, loteen zozketa egin beharko dute. Gaur iluntzen egingo dute zozketa hori, 19:00etan hasita, Kultur aretoan. Banaketa egiteko moduaren inguruko azalpenak emango dituztela eta, izena emandako etxe guztietako kideren bat bertaratzeko deia luzatu du Udalak.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!