San Millan eskolako ikasle, guraso eta irakasleak izan dira inauteri giroan murgiltzen lehenak. Zizurkil Culinary Center irudikatuta, Intxaur pilotalekuan bildu eta gustura ibili dira dantzan. Arratsaldean, herriko hiru ikastetxeetako kideak bilduko dira Otaño ikastetxearen azpialdean.