Larunbat goizeko konpartsa-kalejira bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 28a, 12:44

Larunbat goizeko Buruhandi eta erraldoien konpartsa-kalejira bertan behera geratu da, eguraldi txarra dela eta.

Gaurko egitaraua:

Otsailak 28, ostirala

  • 18:30 Udal Musika Eskolaren kontzertu bufoa Basteron.
  • 19:30 Karaokea Gazte Lokalean. Ondoren afaria. Afarira mozorrotuta joan behar da.

Asteburuko egitaraua:

Martxoak 1, larunbata
  • 12:00 Mozorroak eta Konpartsak kalez kale.
  • 12:00-13:15 Soinuak Musika Eskolaren  Kalejira.
  • 17:00 Inauteri desfilea Gora Kaletxiki txarangarekin. Txitibar Plazatik aterako dira.
  • 23:00-3:00 Gazte jai DJ festa Nafarroa Plazan.

Martxoak 2, igandea

  • 09:30     Diana.
  • 12:00     Mozorroak kalez kale.
  • 17:00     Haur festa Nafarroa Plazan. Euriarekin  Ondarretan.
  • 18:30 Sardinaren segizioa  Goikoplazatik, Gora Kaletxikirekin.
  • 19:30     Sardinaren ehorzketa Goikoplazan. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!