2014ko ekainaren 8an
Iruñea-Durango 123 km.
Datorren 2014ko Ekainaren 8an, milaka herritarrok Iruñea eta Durango arteko 123 kilometroak eskutik eskura elkarturik lotuko ditugu honako hau aldarrikatzeko:
- Eskubidea dugula gure etorkizuna herri gisa erabakitzeko
- Herritarroi dagokigula erabakia hartzea
- Borondate irmoa dugula eskubide hau egikaritzeko
Giza katean parte hartuko dugun gutariko bakoitzak etorkizunari begira izan ditzakegun proiektuetatik haratago, uste dugu posiblea, beharrezkoa, egokia eta zilegia dela oinarri demokratikoa duen eskubide honen jendarteratzearen eta egikaritzearen inguruko ekimen kolektiboa.
Asteasun ere Euskal Herriko beste herrietan bezalaxe, ekimen honekin bat egiten dugun herritar ugari ari gara elkartzen. Gure asmoa ekimenaren berri eman eta bertan parte hartzera gonbidatzea da herritarrak. Bai giza katean parte hartuko dugun herritarrak elkartu bai eta ekimenarekin ados dauden herritarrekin ekitaldi bat egitea.
Otsailak 26an hainbat herritar batu gaituen aurkezpen ekitaldia egina dugu eta aurrera begira hurrengo pausoak jarriko ditugu abian:
- Patxine tabernan eta Mattin goxoki-dendan Ekainak 8ko Giza Katean parte hartzeko bete beharreko fitxak jarri dira eskuragarri.
- Martxoaren 23an Herriko Plazan ekimen honen aldeko festa antolatuko dugu, herritarrak Ekaineko Giza Katean parte hartzera gonbidatuz.