Azken ordukoa: Suhiltzaileek euren lana amaitu arte ez dute errepidea zabalduko. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, 18:30ak aldera izango da.
Trafiko arazoak sortzen ari dira gertakariaren ondorioz. Antza denez, kamioi batek su hartu du Andoaingo Bazkardo inguruan, Donostiarako norabidean. Urnieta aldera doan A-15 errepidera desbideratzen ari dira trafikoa eta ilara luzeak sortzen ari dira.
Argazkia: @pitxikato