Caritas elkarteak elikagaiak biltzeko deialdia luzatu du Andoaindarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 27a, 15:14

Andoaingo Caritasek elikagaiak eskatu dizkie andoaindarrei, “andoaindarrei deialdi berri bat luzatzen dizuegu olioa, dilistak, pasta, tomatea eta esnea ekar dezazuen. Jaki horiek San Martin elizako erretoretxeko behealdean utz ditzakezue, asteartero eta ostegunero arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara”.

Andoaingo Caritasen oharra:

Andoainen behar larria dutenen alde lanean ari da Caritas, azken 60 urtetan. Bere zereginetako bat elikagaien banaketa da. Familien premien arabera, astero edo hamabostero egiten da banaketa hori.
Abenduan, esaterako, 4.220 kilogramo elikagai banatu zituzten poltsatan: arroza, pasta, lekak, olioa, tomatea, barazkiak, esnea, colacaoa, gailetak edo haragia.
Gabonetan, egun seinalatuak zirenez, jaki bereziez eta turroiez, gozokiez eta abarrez beteriko 96 saski ere banatu zituzten.
Jaki horiek guztiak eskaini ahal izateko, Caritasek Europako eta Gipuzkoako Elikagaien Funtsen laguntza jaso du. Horri guztiari erantsi behar zaio, ikastetxeetan eta zenbait lantokietatik eskaini dietena, eta bestetik, Caritasek berak erosi dituen elikagai freskoak, barazkiak, haragia eta arraina. Hala eta guztiz ere, ez da nahikoa.
Urtarrilean, elikagaietan 4.352 kilogramo elikagai banatu zituzten, 272 eskatzaileen artean.
Banatzen duten elikagaien kopurua goruntz doan bezalaxe, Elikagaien Funtsatik Caritasi heldu zaion jakien kopurua beheruntz doa.
Hori dela eta, Andoaingo Caritasek elikagaiak eskatu dizkie andoaindarrei, “andoaindarrei deialdi berri bat luzatzen dizuegu olioa, dilistak, pasta, tomatea eta esnea ekar dezazuen. Jaki horiek San Martin elizako erretoretxeko behealdean utz ditzakezue, asteartero eta ostegunero arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!