Inauteriak Urnietan, urtez urte indartuz doan jaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 27a, 15:12

Eguraldiaren aurreikuspenak onenak ez badira ere, urnietar asko mozorroa jantzi eta Inauteriaz gozatzera irtengo dira kalera. Ikasleak ostiral arratsaldean eta konpartsa nahiz lagun taldeak larunbatean egun osoan zehar. Inauteria urtez urte indartuz doan ospakizuna da. Larunbat honetarako iragarri duten egitaraua festazale gehienak asetzeko modukoa da.

Kronika | Egitaraua:

Idiazabal eta beste zenbait kale mozorrotutako konpartsa eta koadrilez beteko da larunbat honetan. Motorren soinua entzuten bada, karrozei tira egiten dietena izango da. Eta hori ere horrelakoetan ohikoa den megafoniak estaliko du. Inauteria gainean da, eta berarekin “zoramena”: mozorroak, musika, umorea, dantza,... Aurtengoan ere festa borobila izateko osagarririk ez da faltako. Asko eskatzea ez bada, inauterizaleek euriak atseden hartzea desio lukete. Ez baita berdina, eguraldiak erabat baldintzatu dezakeelako larunbateko ospakizuna. Nolanahi ere, antolatzaileek euria kontuan hartu dute eta eguraldi txarrarekin bazkaria, bazkalosteko ikuskizuna eta gainerakoak Egape ikastolako jolastoki estalian burutuko dituzte.
Astronautak, urpekariak, lorontziak, arrantzaleak,... Iaz hamaika mozorro ezberdin ikus zitezkeen Urnietako kaleetan. Aurten, taldeka antolatzen direnek ikusi egin behar zein mozorro aukeratu dituzten. Poxta Zaharrek deituta, talde askok etniak edo arrazak gogoan izango dituzte.
Iazko jaietan ibilbideari ekin zion Buruntzantzan Batukada Taldeak ere kalejira iragarri du larunbaterako. Eta hauek ere, nola ez, mozorrotuta parte hartuko dute. Perkusio kalejira amaituta, mozorro lehiaketa iragarri dute iluntzeko 20:00etarako. Ordubete geroago, eguraldiak oztopatzen ez badu, rock kontzertua iragarrita dago Idiazabal kalean, Guria tabernaren alboan eta Aballarri tabernaren parean.
Inauteriaz gozatzeko aukera zabala dago, beraz, Urnietan. Berandu dabiltzanek, jakin dezatela lau trapu zahar nahiko direla mozorrotu eta kalera irteeteko.

Otsailak 28, ostirala:

Egape ikastolak "Bidaia agentzia" irudikatuko du  Txina, Mexiko, Hawaii eta Afrika bisitatuz.
Presentación de Maria ikastetxeak, eguraldiak zapuzten ez badu, ostiralean kalejira eta jaialdia egiteko asmoa du arratsaldeko 15:00etan hasita.

Martxoak 1, larunbata:

  • 12:00    Anplipoteoa San Juan plazatik.
  • 14:00    Bazkaria plazan.
  • 15:30    Ikuskizun showak.
  • 17:00    Kalejira plazatik Idiazabal kalera.
  • 18:30    Buruntzantzan Batukada Taldea Idiazabal kalean.
  • 20:00    Mozorro lehiaketa Idiazabal kalean (Xauxar parean).
  • 21:00    Rock kontzertua Idiazabal kalean. Guria tabernaren alboan, Aballarri tabernaren aurrealdean.
Idiazabal kalearen itxiera:

18:00-24:00  auxar-Itsaspe.
18:00- 03:00 Xauxar- Zaldundegi.
   

Eguraldia:
Euria izanez gero bazkaria eta Inauterietako ekitaldi gehienak Egape ikastolako aterpe estalian burutuko dira.


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!