Kaldereroetan bezala, parte hartze handia espero da Andoaingo Inauterietan ere

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 27a, 15:08

Aurtengo inauteriak Kaldereroen etorreran izandako partaidetzaren proportzioan joanez gero, arrakasta ziurtatuta dago.

Kronika | Egitaraua:

Itzuli indar biziz itzuli ziren Kaldereroak Andoainera. Ospakizunaren biziberritze horretan kantari eta musikarien kopurua nabarmen handitu da eta, zer esanik ez, gehikuntza horrek kalejirari ikusgarritasun handiagoa ematen dio. Urte luzez kanpalekua antolatu eta kalejira burutzen aritu eta gero, iaz ez zuten antolatu eta hutsunea nabaritu zen Andoainen. Herriko hainbat eragileren kezka iturri horixe izan zen, eta hori dela eta aurtengorako Kaldereroen etorrera  elkarlanean antolatzeko lanei ekin zieten. Abesbatza, Izartxo, Gora Kaletxiki Txaranga,... horien guztien parte hartzearekin indar biziz itzuli dira kaldereroak Andoainera. Antolatzaileek Aiurrira igorritako oharraren arabera datorren urtean ere antolatzeko indarrez daudela adierazi dute.
Axeri dantzaren puska biltzea eta Kaldereroen etorrera Inauterien atarikoak bilakatu dira. Inauteria borobila izateko osagai bakarra falta da: eguraldi ona.

Otsailak 27, osteguna

  • 16:15 Dantza Jaia Goikoplazan Gora Kaletxiki txarangarekin, eta Dultzaineroek lagunduta. Eguraldi txarrarekin Ondarretan.
  • 17:30-20:00 Beldurraren Etxea Gazte Lokalean.
  • 18:00 Maskara Lehiaketa, sari banaketa Urigainen. Lanen erakusketa: Otsailak 27, 28 eta martxoak 3: 17:00-19:30. Martxoak 1:  10:30-13:30 / 18:00-20:00. 

Otsailak 28, ostirala

  • 18:30 Udal Musika Eskolaren kontzertu bufoa Basteron.
  • 19:30 Karaokea Gazte Lokalean. Ondoren afaria. Afarira mozorrotuta joan behar da.

Martxoak 1, larunbata

  • 11:30 Buruhandi eta erraldoien Konpartsa.
  • 12:00 Mozorroak eta Konpartsak kalez kale.
  • 12:00-13:15 Soinuak Musika Eskolaren  Kalejira.
  • 17:00 Inauteri desfilea Gora Kaletxiki txarangarekin. Txitibar Plazatik aterako dira.
  • 23:00-3:00 Gazte jai DJ festa Nafarroa Plazan.
  •    

Martxoak 2, igandea

  • 09:30     Diana.
  • 12:00     Mozorroak kalez kale.
  • 17:00     Haur festa Nafarroa Plazan. Euriarekin  Ondarretan.
  • 18:30 Sardinaren segizioa  Goikoplazatik, Gora Kaletxikirekin.
  • 19:30     Sardinaren ehorzketa Goikoplazan. 

Azken ukituak Inauterietako karroza eta konpartsei

Ubilluts industriguneko pabilioi batean Andoaingo Inauterietako karroza desfilean parte hartuko duten hainbat talde lan eta lan aritu dira azken asteetan.
Laster herritarrek bertan egindakoa ikusteko aukera izango dute, zehazki, larunbatean goiz eta arratsaldeko desfilean. Aiurri hainbat taldetako kideekin bildu da. Azken ukituak ematen ari dira ia gehienak. Lupercales izeneko taldeak bigarren aldiz parte hartu behar du Inauterietan, iaz Veneziako Inatueriak gogora ekarri eta gero. Gazteak eta helduak batera irtengo dira, hogei lagun denera. Sekreturik ez dute, komikietako super heroiak gogoan izango baitituzte.
Irunberri elkarteko kideek super heroiak eta super gaizkileak ekarriko dituzte Andoaingo kaleetara. Karroza egiteaz gain, musikaz lagundutako koreografia lantzen aritu dira azken asteetan.
60ko hamarkadako hippyen mundua irudikatuko dute Adabebu taldeko kideek. Motozaleen elkartea da, eta laugarren urtez jarraian hartuko dute parte Inauterietan. Tunoak gaia aukeratu zuten iazkoan.
Batukada taldeak Antena3 telebista kateko “Tu cara me suena” programaren parodia egingo dute. Itxura hori lortzeko izugarri zaintzen ari dira eszenografia eta karroza bera. Besteak beste, “abeslarien” zerrenda zein izango den aurreratu diote Aiurri astekariari: Sabrina, Lola Flores, Las Grecas, Celia Cruz, Kiss, John Travola & Olivia Newton John, Amy Winehouse, etab.
Kezka bakarra dute denek buruan: eguraldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!