Elikagai bankuak funtzionatu dezan herritar bolondresen laguntza behar da. 72 sorta ezberdin antolatu behar dira gero gizarte zerbitzuetako arduradunek familiei bana diezazkieten. Sortak egiteko lehen eguna martxoaren 8 larunbata izango da, goizez. "Badakigu ez dela egunik onena baina bezperan iritsiko dira janariak eta larunbat horretan antolatuz gero, hurrengo egunetan egin liteke banaketa", azaldu du Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak. Lehen aldia izanik, arduradunek ere ez dakite zehazki zenbat pertsona beharko diren. "Gutxi gora beherako kopuru bat egin dugu txandak osatzerakoan eta espero dugu nahikoa izatea. Bestela, udal ordezkariak geratuko gara lana amaitzen", azaldu du Lizarragak. Elikagai bankuan lagundu nahi duen orok Aiztondo gizarte zerbitzuetara deitu behar du 943 693 930 zenbakian edo
aiztondo@udal.gipuzkoa.net helbidean.