Abian da partehartze ordenantza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 26a, 15:37

Herritarren parte hartzea arautuko duen ordenantza sortzeko hiru bilera egin dira guztira, eta atzo amaitu zen prozesua. Bataz beste 35 lagun elkartu dira bilera horietan eta herriko 27 eragile politiko, sozial eta kulturalek hartu du parte. Dagoeneko behin behineko ordenantza sortua dago, eta orain, publiko egingo dute, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Martxoaren 31ra arte luzatuko da ekarpen horiek egiteko epea. Ondoren, herritarren hitza bermatuko duen behin betiko ordenantza osatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!