Iaz, 2013. urtean antolaturiko mustuarrekoan ia 4.000 euro galdu izana eta diru-biderik eta giza-baliabide nahikorik ez izatea erruz baldintzatzen ari dira 2015ean ekimena berriro antolatzea. Egun arte, antolatzaileek Andoaingo Udaleko Kultura Lansailaren dirulaguntza besterik ez dute izan, eta ukatu egin zaie bai Eusko Jaurlaritzatik, bai Foru Aldunditik, baita beste erakunde batzuetatik ere, Kutxa Fundaziotik, esate baterako. Larramendi Bazkuneko ordezkarien iritziz, erakunde horiek nonbait ez dute ulertzen edo beregain hartzen Euskal Herri osoan gisa horretako antzezpen bakarrak duen balio historiko eta soziala, Euskal Herriarentzat lehenengo karlistaldia lehen mailako gertakari historikoa baita:
Gainera, Larramendi Bazkunak (MLKB) oso gogoan du bere ekimena osatu egin behar duela eta ezinbesteko aldaketa batzuk egin, 1837. urteko gertakari latz haietaz oroitzeak bete behar duen jatorrizko helburua hasierakoa izan dadin, gerra eta bere hondamendia azalduz.
Andoaingo guduaren antzezpena antolatuko den ala ez erabakitzeko xedez, datorren martxoaren 10ean, astelehenarekin, talde eta elkarte hainbateko ordezkariek bilera egingo dute MLKBaren Dr. HUizi kaleko 15 zenbakiko egoitzan. 2013. urteko mustuaurreko emanaldian parte hartu EZ zuen talde edo elkarteren batek hurrengo batean parte hartuko nahiko balu, egin dezala dei 656-782-521 zenbakira bilerara joan ahal izateko.