Hobaria Ondasun Higiezinen gaineko zergan, familia ugariaren tituluarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 25a, 10:39

Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaten subjektu pasiboei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

-NAN eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopiak.

-Errolda eta elkarbizitza ziurtagiria.

-Titularrek eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higiezinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria.

-2013ko OHZren ordainagiriaren fotokopia.

Informazio gehiago Udal bulegoetan edo ondorengo telefono zenbakian: 943 691012.

Eskaerak aurkezteko epea: Martxoak 21.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!