Andoaindarren laguntza Filipinetara iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 24a, 17:47

Azaroaren hasieran Filipinako uharteetan Yolanda tifoiak txikizioa eragin zuen eta irlen berreskurapenean laguntza handia eskaini dute nazioartetik. Modu askotara bideratu da laguntza hori. Andoainen, esaterako, laguntza hori bideratzeko modua Mikel Arriet Arruiz andoaindarraren eskutik egin ahal izan zen. Hiru hilabete geroago Arriet berak egindako eskaeraren emaitzak helarazi dizkio Aiurriri, “guztira 1.300 euro jaso genituen eta fundazioaren eskutik tifoia sufritu zuten Lakawon eta Tiglawigan herrixkatan 300 etxebizitza berreraikitzeko eta 100 arrantzontzi erosteko bideratuko da. Lerro hauen bitartez elkartasuna adierazi eta laguntza eman duten andoaindar guztiei esker ona adierazi nahi diet”.

Azaroaren hasieran Filipinako uharteetan Yolanda tifoiak txikizioa eragin zuen eta irlen berreskurapenean laguntza handia eskaini dute nazioartetik. Modu askotara bideratu da laguntza hori. Andoainen, esaterako, laguntza hori bideratzeko modua Mikel Arriet Arruiz andoaindarraren eskutik egin ahal izan zen. Abenduaren 13ko Aiurri astekarian argitaratu zenez, Mikel Arriet haurrei babesa eskaintzen dien Kalipay fundazioko kide da eta gizateria mailako krisi horretan, “nire egitekoa kaltetutako eremuetara laguntza eta dirua eskatzea izan dira, hango enpresetan eta Euskal Herrian. Gure fundaziotik Capiz izeneko gunera elikagaiak eramatera joan ginen eta fundazioaren ateak ireki ditugu familia galdu duten haurrentzat. Muturreko egoera horietan haurrak izaten dira kaltetuenak, familia galdu eta mafien eskuetan bukatzen dutelako. Oraingoz hamar haur ditugu eta besteren bat hartzeko moduan gaude. Aterpea eta babesa eskaintzen diegu. Une honetan Capiz inguruko 350 familien etxebizitzak berreraikitzeko diru bilketari ekin diogu. Ez da erraza izango baina saiatuko gara, eta horretarako dirua behar dugu”.
Hiru hilabete geroago Arriet berak egindako eskaeraren emaitzak helarazi dizkio Aiurriri, “guztira 1.300 euro jaso genituen eta fundazioaren eskutik tifoia sufritu zuten Lakawon eta Tiglawigan herrixkatan 300 etxebizitza berreraikitzeko eta 100 arrantzontzi erosteko bideratuko da. Lerro hauen bitartez elkartasuna adierazi eta laguntza eman duten andoaindar guztiei esker ona adierazi nahi diet”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!