Pedrina Rivero Suchitotoko (El Salvador) alkateak hitzaldia eskainiko du Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxeko areto nagusian 19:30etan: “Emakumeen mugimendua El Salvadorren”. Herrialde hartan emakumeek bizi duten egoera eta beraien mugimendua ezagutzeko parada ezin hobea izango da. Antolatzaileek hitzaldira gerturatzeko deia luzatu dute.