Atzo, otsailak 23, Nafarroan barrena ibilaldia burutu zuten Aizkardi mendi taldeko kideek. Belate, Leurtzako urtegia edota Soratxipi zeharkatu ondoren, Eltzaburun amaitu zuten ibilbidea. Eguraldi ona lagun, paisaia ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Hurrengo irteera martxoaren 2an izango da: Tolosako Inauterietara goiz txangoa. Ibilbidea: Villabona, Onddolar, Belabieta, Uzturre eta Tolosa. Irteera goizeko 08:00etan Olaederra kiroldegiaren ataritik. Parte hartzeko ez da izenik eman behar.