TOKIKOMek aldaketak egindo ditu bere organo nagusietan. Presidentetza Urko Aristiren esku utzi du Mikel Irizarrek. Administrazio Kontseilua ere handitu egin da, 8 lagunetik 12ra igaroz. Oorganoaren errepresentatibitatea eta bazkideekiko komunikazioa hobetzea helburu izanik.
Mikel Irizar: “Bi urteotan bide ona egin dugu, eta oinarri on bat jarri da TOKIKOMek aurrera egin dezan. Lehen txanpa indartsua izan da; orain egindakoa sendotu behar da eta epe ertaineko plan bat landu. Uste dut badagoela aukera euskal hedabideak lankidetzan jartzeko eta horretarako oso mesedegarria izango da TOKIKOM indartzea. Esku honetan geratzen da ontziaren lema”Urko Aristi: “Mailope bezelako elkarte txiki baten ordezkari naizen heinean ongi aski dakit zein beharrezko den denak elkartu eta sinergiak sortzea. Eta filosofia horretan kide guztiak bat datozenez, badakit marinel guztiak norabide berdinean arituko direla eta lan erraza izango duela patroia. Orain arte Irizarren gidaritzapean egindako bidearekin guztiz ados egonik, norabide berdinean jarraitzeko konpromisoa hartzen dut, dagoeneko abiatutako egitasmoak sendotu, eta beste ekimen berriak abiaraziz. Zentzu horretan pozik nago bereziki Nafarroan agerkari digital zein euskarazko telebista berriaren asmoak aurki gauzatu, eta trabak traba, amets izatetik errealitate bihurtzeko bidean direlako”.