Atzo iluntzean, 22 lagun bildu zen Irrintzi elkartean Udaleko kultur sailak abian jarri duen sukaldaritza ikastaroko lehen saiora. Basque Culinary Center ikastetxean diharduen Jabi Rivero herritarrak bideratu zuen saioa. Hainbat jaki prestatzeko azalpenak jasotzeaz gain, praktika ere egin zuten bertaratuek eta prestatutakoa dastatu ere bai. Besteak beste, arrautz lorea, papillotea, ali-olia, antxoak nahiz arrautza-nahaskia landu zituzten atzokoan. Hurrengo asteazken iluntzean jarraituko dute sukalde-saltsan.