Villabonako Udalak, 'Gure esku dago' ekimeneko kideekin elkarlanean I. Aljibe Gaua antolatu du gaur gauerako, otsailak 21. Aljibea, garai batean Subijana eta Salbadora lantokietako ur depositu izan zen gune bitxia emanaldiaren kokaleku bihurtuko da. Gaueko 22:30etan hasiko da ekialdia, Jon Plazaolaren bakarrizketarekin. Ondoren, Petti kantaria arituko da bakarlari gisa. Sarrera: 5 euro.