IV. Larraul-Ernio-Larraul lasterketa martxoaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Martxoaren 16an, igandearekin, izango da Larraulgo plazatik abiatu, Ernio mendira igo eta Larraulgo plazan amaituko den lasterketa, urtez urte indarra hartzen ari dena. Aurreko urteetan bezala, goizeko 10:30etan ekingo zaio laugarren edizioari. 15,5 kilometroko bidea egin beharko dute korrikalariek, 840 metroko desnibela igoz. Ohi denez, sariak, masajeak nahiz hamaiketakoa eskainiko da lasterketaren ondoren. Izen-ematea eta informazio zabalagoa: www.cdutseta.es helbide elektronikoan eskuragai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!