I. Harituz herriarteko bertsolari txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 17a, 15:27

Asteburuan abiatu zen Harituz bertsozale elkarguneak antolatutako lehen herriarteko txapelketa. Ostiralean, Alegiako Ixkiña tabernan jokatu zen lehen kanporaketa. Alegia eta Villabonako taldeak lehiatu ziren bertan eta zazpi botoetatik lau jaso zituen Alegiak. Ondorioz, Villabonako taldea txapelketatik kanpo geratu da. Biharamunean Larraulgo ostatuan jokatu zen bigarren kanporaketa, Larraul eta Andoaingo taldeen artean. Kasu honetan Andoaingoak izan ziren garaile, Larraulgoak kanpoan utziz. Giro ona nagusitu da asteburuan zehar. Otsailaren 21ean izango du jarraipena Altzon. Altzo eta Berastegiko taldeak lehiatuko dira parez pare.

*Argazkian Andoaingo taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!