Azken argi-etenaldian, urtarrilean, esan bezala, Alkateak eta Zerbitzuen saileko zinegotzi ahaldunak bilera eskatu zuten Iberdrolako ordezkariekin. Bada, bilera hori pasa den otsailaren 6an gauzatu zen. Hitzordu horretan herritarren atsekabea trasmititu zieten, alternatiba eta soluzioak exijitzearekin batera. Esan beharra dago Iberdrolako ordezkariek jarrera iheskorra mantendu zutela momentu oro, gertatutako matxurak ohikoak eta normaltasunaren barruan ulertu behar zirela adieraziz. Horren aurrean, Iberdrolak 2014.urterako aurreikusiak dituen mantenimendu eta inbertsio ekintzen zerrenda eskatu zieten udal ordezkariek. Bilera horren ondoren, Olagain auzoko lur-azpiko kableatua aldatzeko asmoa agertu zuten argi-hornidura enpresakoek, jakin gabe ziurtasunez hori ote den matxura hauen benetako problema. Bart gertatutakoa enegarren matxura dela kontuan hartuta, alkateak idatzizko konpromisoa eskatu die Iberdrolako ordezkariei arazo honi aurre egiteko benetakoa soluzioen inguruko konpromisoa eskatuz. Bien bitartean, izandako kalte guztien inguruko erreklamazio orriak aurkeztera animatu nahi ditu herritarrak, komertzioak eta tabernak. Udalak ere bere kexa eta erreklamazioa modu ofizialean aurkezteko asmo duela jakinarazi nahi da.
Gogorarazten da Udalak baduela horretan laguntzeko zerbitzua: Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa. Bertan erreklamazio hori egin ahal izateko argibideak emango dira. Bulego honen ordutegia 10:00tik 13:00ra bitartekoa da, eta telefonoz ere eskatu daitezke argibideak (943 30 43 43), baita emailez ere (kiub-omic@andoain.org)”.