Atzo eguerdian inauguratu zuten torturaren memoriarako gunea, Zizurkilen. Jendetza hurbildu zen Elbarrenako plazan egindako ekitaldi hunkigarrira. Jesus Mari Irazuren bertsoak, dantza saioa, olerkia, Unai Romanoren hitzak..., tortura jasan duten guztien oroigarri izan ziren. Koldobika Jauregik egindako eskultura bistaraziz eman zioten amaiera ekitaldiari.