Aizkardi mendi taldearekin Nafarroko mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 17a, 11:04

Datorren igandean, otsailak 23, Nafarroan zehar irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Belateko portutik abiatuta (850m.), Potzuetako gainera joko dute parte hartzaileek (1050m.). Handik Zumardena (880) lepotik barrena, Leurtzako urtegira jaitsiko dira (680m.), Soratxipira (1058m.) abiatzeko. Ultzama bailarako Eltzaburu (593m.) herrian amaituko da ibilbidea:

Irteeran izena emateko 649717182 telefono zenbakira dei daiteke (08:00-10:00) edo Aizkardi mendi elkarteko bulegora jo daiteke ostegunez (20:00-22:00). Izena emateko epea: Otsailak 20, osteguna. Otsailaren 23an, Olaederra kiroldegiko ataritik abiatuko dira mendizaleak, goizeko 07:00etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!