Gaur, otsailak 19, Santio jaiak antolatzeko lehen bilera antolatu du Villabonako Udaleko jai batzordeak, 19:30etatik aurrera balio anitzeko gelan. Jorratuko diren gaien artean, 2014ko egitarauaren lehen zirriborroa, jaien aurrekontua edota jaien prestakizunaren kronograma.
Egitarauaren ildo nagusiak zehaztuko diren lehen bileretan, urtero ekintzaren bat antolatzen duten eragileak eta aurten antolatzeko asmoa dutenak agertzea ezinbestekoa dela azaldu dute deitzaileek.