Aurrekontu parte-hartzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 14a, 15:10

2014 urteko aurrekontuen inguruko galdetegiak banatu zituen Udalak herritarren eskariak jasotzeko eta dagoeneko hainbat erantzun jaso dute. Aurrekontuen lehen zirriborroa aurkezteko, herri batzarra deitu dute datorren asteazkenerako. Bertan, herritarrek egindako ekarpenen inguruan hitz egingo eta ekarpen berriak jasoko dira. Otsailaren 19an jarri dute hitzordua, 19:00etan, kultur aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!