Torturaren inguruko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 13a, 11:14

"120 horas, tortura contra Euskal Herria" dokumentalaren emanaldia hartu zuen atzo Atxulondo kultur etxeak. Berrogeita hamar bat pertsona elkartu zen bertan. Emanaldiaren ondoren, Torturaren aurkako taldeko kide den Lorea Bilbao eta Egiari Zori fundazioko Idoia Muruagaren arteko solasaldia entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek.   

Egitarauarekin jarraituz, Harkaitz Cano eta Pili Zabalren hitzaldia izango da ostiralean, Atxulondon eta igandean, torturaren aurkako gunea inauguratuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!