• “ELA osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren defendatzaile da, baita tolosaldeko eskualderako ere.
• Ez gaude batere ados egun, osasun asistentzia hondatuz, ematen ari diren osasun publikoaren murrizketekin.
• Egoera eta beharrak hala eskatuta, benetan sinesten dugu La Asuncion klinika zerbitzu publikoan barneratu behar dela.
• Hala izanik ere, publifikazio prozesu batean pentsatzen jarriz, ezi ditugu inolaz ere ahaztu egungo plantila osatzen duten langileak, eurek baitira egun, baliabideek ahalbidetzen duten einean, osasun zerbitzu on bat eskaintzen digutenak”.
Horregatik ELA lanpostu bakoitzaren bermean oinarritutako publifikazioaren aldeko da. Gainera, ezin bestean, langileen eskubide eta lan baldintza egokiak bermatzen dituen hitzarmenaren aldarrikapena egiten dugu.
Guzti honekin, zerbitzu publikoaren alde, La Asuncion Klinika Osakidetzan integratzearen alde eta beti ere, egungo langileen lanpostuen bermearekin bat, udal gobernuen aldarrikapenetara atxikitzen gara”.