Otsailak 12, asteazkena
“120 horas, tortura kontra Euskal Herria”, Ricard Salom-en dokumentalaren emanaldia. Ondoren, solasaldia Torturaren Aurkako Taldeko Lorea Bilbao eta Egiari Zor taldeko Idoia Muruagaren eskutik. 19:30, Atxulondo kultur etxea.
Otsailak 14, ostirala
Harkaitz Cano idazlea eta Pili Zabala, Joxi Zabalaren arreba. “Twist” eleberria idazteko Lasa eta Zabalaren kasura gerturatu zen Harkaitz Cano. Prozesu horren inguruan arituko da idazlea. Literatur lan hori familiak nola jaso zuen azalduko du Pili Zabalak. 19:30, Atxulondo kultur etxea.
Otsailak 16, igandea
“Torturaren egia: itzaletik argira”, ekitaldi nagusia. Torturatu guztien omenezko gunea inauguratuko dute. 13:00, plaza.
Otsailaren 10etik 16ra
Mikel Egibar, torturatua izan zen zizurkildarrak, gaiari buruz egindako margolanen erakusketa ikusgai izango da Atxulondo kultur etxean.