Egurra lortzeko aukera, adunarrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 11a, 11:10

Azken egunetako haizeteen eraginez, zuhaitz asko erori da Adunan. Garbiketa lanak egin ondoren, egurra pilatu dute herritarren artean banatzeko. Akaziak dira erori eta moztutako zuhaitz gehienak, ondorioz, su egur gisa erabiltzeko ez ezik, soliboak edota hesolak egiteko ere erabil daiteke egurra. Interesa duenak, izena eman dezake udaletxean, (943 692 571) otsailaren 14a  baino lehen. 50 euroko fidantza jarri beharko dute interesatuek, eta egurrari zein erabilpen emango dioten zehaztu.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!