Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua Adunako udaletxean. Josu Amilibia alkateak eta Larraitz Ugart Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak hartu dute hitza, errepidearen inaugurazio ekitaldian. Amilibia alkateak azpimarratu duenez, "errepidearen zabaltzea eta espaloia egitea, segurtasunaren eta mugikortasuanren alde emandako pauso garrantzitsuak izan dira". Guztira, 500.000 euroko kostua izan dute lanek eta horietako %39 ordainduko du Adunako Udalak, gainerakoa Foru Aldundiak jarriko du. Larraitz Ugartek adierazi duenez, "garrantzitsua da Gipuzkoako herrian arteko errepide txikietan honelako lanak egitea, bide segurtasunaren aldeko pausoa direlako".