“Ur hoditeri sistemako matxura honek oso kezkatua zuen Udala, duela hilabete gutxi egindako urazterketaren emaitzek Bertxin kaleko hau identifikatu baitzuten punturik matxuragarrienen artean. Ezaguna da ur-hoditeria sistemarekin dagoen arazoa gure herrian; azterketa horrek, hain zuzen, hodien %21,3 eraberritu beharko litzatekeela adierazi zuen, alegia, 2.000.000 eurotik gorako inbertsioa suposatuko lukeena. Bada, inbertsio horiei aurre egin, eta, hoditeri sistema eraberritu eta zerbitzua hobetzeari begira, ekintza hau burutuko da datorren astelehenetik aurrera. Lan hauen gastua 35.000 euro ingurukoa izango da”.