Andoaingo EH Bildu eta EAJ-PNV Udal taldeen adierazpen bateratua, Bellon presoaren heriotzaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 7a, 18:36

Arkaitz Bellon Blanco euskal preso politikoaren heriotzaren harira, Andoaingo Bilduk eta EAJ-PNVk adierazpena igorri dute hedabideetara.

ADIERAZPENA:

"Arkaitz Bellon Blanco Elorrioarra Cadizko espetxean, bere etxetik 1.100 km-ra hilda agertu da otsailaren 5ean, bere zigorra osorik betetzeko hiru hilabete falta zitzaizkionean. Zigorraren 2/3ak beteta zituen eta, beraz, aske egoteko baldintzetan.

Heriotza honen aurrean, EAJ-PNV eta EH BILDUk bat egiten du Arkaitz Bellon Blancoren familiaren saminean/atsekabean eta bere elkartasuna adierazten dio une latz honetan. Era berean irmoki eskatzen du Arkaitz Bellon Blancoren heriotzaren inguruabarrak berehala argitu daitezela eta familiak informazio guztia ahalik eta arinen izan dezala, gardentasun osoz.

Pertsona guztien giza eskubideak, bake eta bizikidetza egoera egonkorra defendatzen ditugu, eta beraz, espetxe politikaren salbuespen egoerakin amaitzea aldarrikatzen dugu:

Egoera hau beti izan bada bidegabea, berau mantentzea erabat zentzugabea eta onartezina bihurtzen da gure herrian zabaldu den errealitate berrian. Arkaitzi gertatutakoak ez du gehiago gertatu behar.

Gauzak honela, salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea eskatzen dugu, herri honetan gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat eginez. Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da.

Horretarako, eskaera hau luzatzeaz batera, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu giza eskubide guztien alde egiten dugunon indarrak bat egitea sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen amaitzeko.

Egun indarrean dagoen espetxe politika eta sakabanaketarekin amaitzeko gu guztiok beste urrats bat egitera goaz eta horretarako gonbidapena luzatzen dizuegu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!