"Espetxe politikak hil egiten du" lemapean, manifestazioa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 7a, 18:13

Ostiral honetan manifestazioa deitu dute Andoainen, 19:30tan Goikoplazatik abiatuko dena. Arkaitz Bellon Elorrioko preso politikoaren heriotza salatuko dute, "espetxe politika krudela" geldiaraztea eskatzearekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!