“Gure esku dago” ekimena Andoainen, Urigainen bilera asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Euskal Herri osoan garatzen ari da “Gure esku dago” ekimena, eta Andoainen lehen pausoak ematen hasi dira. Lan taldearen hurrengo bilera datorren asteartean izango da, otsailak 11, 20:00etan hasita Urigain kultur etxean.

Bilera irekia:

Ekimen honen helburua “euskal herritarrek euren etorkizunaz erabakitzeko eskubidea oinarri-oinarrizko eskubidea dela aldarrikatzea” da eta bereziki sentsibilizazio kanpaina burutu nahi dute ekainaren 8ra begira, Durango-Iruñea eskuz esku lotu nahi dutelako.

Bilera irekia
Lan taldearen hurrengo bilera datorren asteartean izango da, otsailak 11, 20:00etan hasita Urigain kultur etxean.
Taldearekin harremanetan jartzeko e-posta helbidea:
gureskuandoain@gmail.com 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!