Datorren asteartean (hilak 11), parte hartze ekimenaren bigarren bilera izango da, 19:00etan Subijana etxean. EMUNeko dinamizatzaileak, herrian ordezkaritza duten alderdietako ordezkariak, eta eragile sozial, politiko eta kulturaletako ordezkariak bilduko dira bertan.
Bigarren saio horretan ordenantzaren mamia eztabaidatuko da, erabakitzeko tresna eta baliabideak aztertuz; adibidez, galdeketa.
Udaleko kideek bilera interesgarria izango dela nabarmendu dute eta ordezkaritza zabal hori elkarlanean arituko dela, herriaren etorkizuna parte hartzailea izan dadin.